Welcome to

ADVERTISING

jueves, 26 de noviembre de 2009

Irratirako albistea

Irratiaren izena: Gure irratia
Albistegia: Arratsaldeko albistegia
Erredaktorea: Paula Cordoba Palacios
Hizlaria: Paula Cordoba Palacios
Atala: Euskara, Kultur saila
Iraupena: minutu bat


Eukarazko Komunikazio Taldeak antolatutako Hedabideak etorkizunean, biharko komunikabideak jaudunaldian, aldarrikatu izan zuten euskarazko irratiek gizarte mailan duten garrantzia. Xabier Monasterio, Bilbo Hiria Irratiko kidearen ustetan, gai globalagoei heldu beharko lieke irratiak. Bat ez zetozten Mikel Bujandak eta Jose Luis Aizpuruk (Euskal Irratiko kideek), goraipatu egin zuten tokian tokiko informazioaren garrantzia, "Ipar Euskal Herrian tokiko informazioaren gosea dago" esanez.

Arratsaldean, irratigintzaren mundua gertutik ezagutzen duten entzuleok, Irratigintza Internet aroan izeneko World Kafean bildu egin ziren. Geroari buruzko eztabaida izan zuten eta Iñaki Ziarsolo, Hala Bedi Arabako irrati libreko kideak, hauekin bat etorri zen, frekuentzien banaketa hobeto arautu behar dela aldarrikatu zuenean (irrati libre edo komunitarioek tokia izan dezaten). Azkenik, Roberto Oñederra Lurreko Telebista Digilaren bitartez irratia entzun daitekeela gogoratu zuen.