Publizitatearen munduan, gezurra esatea edo egi guztia ez esatea agerian dagoen taktika da. Legalki "trikimailu" horiei lotutako bi kontzeptu aztertu nahi ditut gaurko sarreran.
Alde batetik Dolus Bonus izenekoa daukagu. Honek, erabili daitekeen engainu tarte bat da, non hartzaileak nabari dezake iragarkiak esaten duena ez dela egia. Adibidez, "Don Limpio; El que más limpia" Slogan hori ikusita hartzaileak badaki ez dela egiazkoa, baizik eta produktua saltzeko egiten dutela. Propagandan eta publizitatean asko erabiltzen da.
Bestetik, Dolo Causans edo In Contraendo izenekoa. Kasu hau hartzaileari gezurtzen zaionean eta honek sinietsi egin diezaiokeenean ematen da, horra hor desberdintasuna. Adibidez, orain dela gutxi debekatutako iragarkian, Penelope Cruz agertzen zen L´Oreal betileak luzatzeko rimel bat iragartzen. Eta produktua betiletan ipintzerakoan, izugarrizko betileak zituen. Hori guztiz gezurrezkoa da.
Azkenik, ematen den beste kasu bat aipatu nahiko nuke. Dolo Omisivo izenekoa, informazioa aldera uzten denean ematen da. Adibidez, hipoteka duen etxe bat saltzerakoan, agentzi saltzaileak ez esatea ezta hipotekik ez duenik ezta daukanik ere ez. "Airean" uztea, horrela erosleak ,etxe horretaz informatzen ez baldin bada, erozi dezake etxea eta agentziak errugabe gelditzea.



