Welcome to

ADVERTISING

viernes, 30 de octubre de 2009

Oliviero Toscani


Publizitatea komunikazioa da, komunikazio eragilea, limurtzailea. Publikoari zerbait sinestarazi edo zerbait egiten mugiarazteko egiten den komubikazio-ekintza. Publikoak entzun nahi duen horixe eskaintzen diote; Nolako publiko, halako iragarki. Beraz, guretazt propio egiten bada, zergatik ez dugu publizitatea maite?

Saturazioa publizitateak duen arazo bat da. Egunero hainabat eta hainbat iragarki jasotzeak saturatu egiten gaitu eta horregaitik daukagu publizitatearekiko jarrera negatibo hori. Kontuan hartu izan dut publizista ezagun baten iritzia aurrekoa aipatzeko. Oliviero Toscanik esandakoa hain zuzen, "Adios a la publicidad" idatzitako liburuan egundoko salaketa egiten dio gaurko publizitateari.

Hainbat puntu jorratzea interesgarria iruditu zait, Olivieroren ikuspuntua hobeto uler ahal izateko:
Alde batetik, kritika egiten dio sloganei. Sloganen kalitatea nahiko eskasa dela esanez ( errepikagarriak, hitz-joku errazegiak, pobreak...) Sormenaren aurkako kritika ere aurki dezakegu. Beste aldetik, kulturak sortzen duen edozein ideia berri ,segituan kopiatu egiten duela salatzen du. Bere ustetan, gizarteari eragiten zaizkion gauzetaz mintzatu egin behar da publizitatean. Ez dator bat zoriontasunaren idei faltsua "saltzearekin". Horrek fustrazioa ekartzen diolako kontsumitzaileari. Ezin dugu beti gazte eta lirain izan, beti aberats eta beti alai. Beraz, publizitate erakargarria eta ausarta falta da gaur egun. Publizitatea, artea da azken finean, nire bloggaren tituluan aipatzen dudan moduan.




Oliviero Toscanik Benetton markaren publizista eta argazkilaria da. Bere irudien bitartez, jendearen harreta piztea lortzen du. Goiko argazki honetan adibidez, mugak hausten ditu arrazari eta sexuari dagokionez. Behekoan baita, pertsonaren irudiarekin jokatu egiten du, emakume edo gizon den argi utzi barik. Azken finean, denok berdinak garen mezua zabaliz. Azkenengo kasua gogokoena daukat, arrazakeriari salaketa egiten diolako.






Hona hemen Oliviero Toscaniri egindako elkarrizketa guztiz interesgarria:


Parisetik bueltan



Second Life-n Parisen egon naiz eta bertako publizitatea nolakoa den jakiteko gogoa piztu egin zait...Hona hemen aurkitutako zenbait iragarki interesgarriak...








Nire iritziz, iragarki hauek modu egokian daude eginda iragarki on baten oinarrizko ezaugarri bat, arreta ematea delako. Eta kasu guztietan ikuslearen atentzioa bereganatzen da. Irudiaren alde grafikoaren bidez lortzen dute hori. Gainera, iragarkiaren atzean dagoen markaren identitatea garbi utzi egiten dute "Ralph Lauren"-en iragarkian adibidez. Beraz, Pariseko kaleetan aurkitutako iragarki hauek, guztiz adierazgarriak eta gogoraerrazak direla esan dezakegu.

jueves, 29 de octubre de 2009

Ongi etorri...





Publizitateari buruzko blog honetan, Gorka Palaziok bidalitako lanaz aparte,nire gustuko publizitatea landuko dut. Klasean ikasitakoa, nik lortutako informazioa, argazkiak, bideoak...

"La publicidad es el factor y la fuerza moral más grande de nuestra vida pública."

Joseph Pulitzer