Welcome to

ADVERTISING

jueves, 26 de noviembre de 2009

Irratirako albistea

Irratiaren izena: Gure irratia
Albistegia: Arratsaldeko albistegia
Erredaktorea: Paula Cordoba Palacios
Hizlaria: Paula Cordoba Palacios
Atala: Euskara, Kultur saila
Iraupena: minutu bat


Eukarazko Komunikazio Taldeak antolatutako Hedabideak etorkizunean, biharko komunikabideak jaudunaldian, aldarrikatu izan zuten euskarazko irratiek gizarte mailan duten garrantzia. Xabier Monasterio, Bilbo Hiria Irratiko kidearen ustetan, gai globalagoei heldu beharko lieke irratiak. Bat ez zetozten Mikel Bujandak eta Jose Luis Aizpuruk (Euskal Irratiko kideek), goraipatu egin zuten tokian tokiko informazioaren garrantzia, "Ipar Euskal Herrian tokiko informazioaren gosea dago" esanez.

Arratsaldean, irratigintzaren mundua gertutik ezagutzen duten entzuleok, Irratigintza Internet aroan izeneko World Kafean bildu egin ziren. Geroari buruzko eztabaida izan zuten eta Iñaki Ziarsolo, Hala Bedi Arabako irrati libreko kideak, hauekin bat etorri zen, frekuentzien banaketa hobeto arautu behar dela aldarrikatu zuenean (irrati libre edo komunitarioek tokia izan dezaten). Azkenik, Roberto Oñederra Lurreko Telebista Digilaren bitartez irratia entzun daitekeela gogoratu zuen.

miércoles, 18 de noviembre de 2009

Beskoitzeko euskarari buruzko liburua

Irratiaren izena: Gure irratia
Albistegia: Arratsaldeko albistegia
Erredaktorea: Paula Cordoba Palacios
Atala: Kultur saila
Iraupena: 20 segundu

"Hasieran hasi" Herri Duhau iparraldeko idazlearen liburu berria argitaratu da. Beskoitzeko bizimodura hurbilduko gaitu. Duhau jaunak, urriko hilabete honen 16an, goizeko 11etan, Beskoitzeko herriko etxean aurkeztuko du liburua. Berriro diot, urriko hilabete honen 16an, goizeko 11etan, Beskoitzeko herriko etxean.

lunes, 16 de noviembre de 2009

Irratirako albistea

Irratiaren izena: Gure irratia
Albistegia: Albisteak 24 orduz
Erredaktorea: Paula Cordoba Palacios
Hizlaria: Paula Cordoba Palacios
Atala: Kirola
Iraupena: 20 segundu

Ajax Amsterdam eta Geyenoorden arteko partiduan, 18-19 bitarteko bi holandarrak beroki azpian leherkari bat sartu zuten, 15 lagun zaurituz. Gertakarien larritasuna ikusita, epaitegiak hamar urteko kartzela zigorra eta biktimei indemnizazioa ordaintzera zigortu ditu.

domingo, 15 de noviembre de 2009

Aurrerakuntza publizitatean

Hasiera batean, publizitatea produktuaren edo zerbitzuaren ezaugarriak emateko sortu egin zen: auto azkarrago bat, bizikleta berria martxa aldaketarekin eta horrela hainbat eta hainbat produktu. Desberdintasunak nabarmentzen ziren eta denok hain pozik. Baina, teknologiaren berrikuntzekin, produktu guztiak ezaugarri berdinak izatera heldu ziren (Adibidez, Gillette bizarra mozteko erabiltzen den tramankulua, lau xafla ditu,baina horrek ez da abantailatzat hartzen, gaur egun denak dutelako.)

Horregaitik publizitate razionala bidea ireki zion publizitate berri bati: Publizitate emozionala, kontsumitzaile eta markaren arteako harremana sortzen duena.

Aipatu nahiko nuke, zenbait publizista espainiarrak, hauek baitziren Estatu Batuetan modan zegoen publizitate interaktiboa martxan jarri zutenak. Hala nola, Marçal Moliné, Jorge Villena eta Luis Bassat. Hauek kontsumitzaileei informazio gehiena ematen zioten, baina guztiz eman gabe ( hartzaileok euren parte jartzeko eta mezua euren kabuz ulertzeko; parte hartuz publizitatean). Adibidez, "Si das Petit Suisse a tus hijos, comprales dos tallas más." slogan edo esaldi honekin, ez zuten esaten handiagoak egiten dutela, horrek gurasoak ondorioztatu, deskodifikatu eta ulertu egiten zuten. Honen arrakastak, inpaktua sortu zuen eta horri esker existitzen da gaur egungo publizitatea.

martes, 10 de noviembre de 2009

Sormena


Behin baino gehiagotan esan dudanez, publizitatea artea da. Beraz, sormenari buruz hitz egiteko momentua dela uste dut. Komunikazio xedea, mezua modu ulergarri eta original baten bidez aurkeztea delako.

Publizitatearen hartzailea ez dago benetan inporta ez zaizkion mezuak irensteko prest, ez eta memorian gordetzeko ere. Publizitateak 3000 inpaktu/eguneko osatzen du gure burmuinetan. Ezin dugu guztia barneratu eta gogoratu.

Horregaitik, informazio hori gure gogoan gera dadin, ezohizko fenomenoak erabili behar dira, horiek direlako gogoratzen ditugun iragarkiak. Adibidez,


Mezua lengoai eraginkorrago batera itzultzerakoan, buruak ulertu eta memoriak erraz gorde dezake. Ideia zehatza izan behar du, eta baita mezua igortzeko modu originala.

martes, 3 de noviembre de 2009

second life event


Gaur Secod Life-ko reggae kontzertu batean egon naiz, hemen uzten dizkizuet zenbait argazki.




Reggae Live @ Irie Vibes - DJ Phanom Slade

lunes, 2 de noviembre de 2009

1956-1967




Aldaketa izugarria aurkitzen da garai hartako publizitatearen eta gaur egungo publizitatearen artean. 1956-1967 bitarteko bideoan ageri den moduan, produktuaren ezaugarriak ematen dira. Beraz, guztiz informazionalak ziren. Gaur egun, berriz, zenbait kasutan produktua zein den jakitera heltzen ez garen bitartean. Publizitate transformazionala garaile izanik. Iragarkiak eraginkorragoak eta entretinigarriak izatea helburu dute.


Adibidez,




Kasu honetan, agerikoa da Coca-Cola marka iragartzen dutela, baina ez dute produktuaren ezaugarririk ematen... Ez du esaten freskagarria denik edo goxoa denik.

Hala ere, gaur egun guztiz informazionalak diren iragarkiak aurki ditzakegu. Hala nola, Garnier edo Lidel marken iragarkiak.