Hasiera batean, publizitatea produktuaren edo zerbitzuaren ezaugarriak emateko sortu egin zen: auto azkarrago bat, bizikleta berria martxa aldaketarekin eta horrela hainbat eta hainbat produktu. Desberdintasunak nabarmentzen ziren eta denok hain pozik. Baina, teknologiaren berrikuntzekin, produktu guztiak ezaugarri berdinak izatera heldu ziren (Adibidez, Gillette bizarra mozteko erabiltzen den tramankulua, lau xafla ditu,baina horrek ez da abantailatzat hartzen, gaur egun denak dutelako.)
Horregaitik publizitate razionala bidea ireki zion publizitate berri bati:
Publizitate emozionala, kontsumitzaile eta markaren arteako harremana sortzen duena.
Aipatu nahiko nuke, zenbait publizista espainiarrak, hauek baitziren Estatu Batuetan modan zegoen publizitate interaktiboa martxan jarri zutenak. Hala nola,
Marçal Moliné,
Jorge Villena eta
Luis Bassat. Hauek kontsumitzaileei informazio gehiena ematen zioten, baina guztiz eman gabe ( hartzaileok euren parte jartzeko eta mezua euren kabuz ulertzeko; parte hartuz publizitatean). Adibidez, "Si das Petit Suisse a tus hijos, comprales dos tallas más." slogan edo esaldi honekin, ez zuten esaten handiagoak egiten dutela, horrek gurasoak ondorioztatu, deskodifikatu eta ulertu egiten zuten. Honen arrakastak, inpaktua sortu zuen eta horri esker existitzen da gaur egungo publizitatea.